Eguberrietako argien aurreinstalazioarekin hasiko dira bihar
Azaroaren 29tik aurrera piztuko dituzte argiak, baina, bihartik aurrera, argiztatuko dituzten guneetan kableak eta lineak bezalakoak jarriko dituzte.
Obra, Mantentze eta Azpiegitura arloak jakinarazi duenez, bihar (hilak 16) hasiko dira Eguberrietako argien aurreinstalazioarekin. Azaroaren 29an piztuko dituzte argiak, baina horiek jarriko dituzten guneetan kableak, lineak eta elikatze koadroak jarriko dituzte.
Aurreinstalazioa Maykolux S.L. enpresak egingo du, gauez, 22:00etatik 07:00etara, gehienez ere zazpi gauez.
Hala ere, aurreratu dute apaingarriak urriaren 1etik aurrera jartzea da asmoa.

