Eman daiteke izena marrazketa eta pintura akademiako tailerretan
Gaurtik hilaren 22ra bitartean eman beharko da izena bi ikastaroetan. Zalantzak argitzeko zenbait bide daudela jakinarazi dute.
Marrazketa eta Pintura Akademiako zein Udalaren Zeramika Tailerreko ikasturteetarako izen emateak zabaldu dituzte gaur, ostirala, hilak 12. Urriaren 1ean hasiko dira horietako eskolak, eta ekainera arte iraungo dute.
Gazte eta helduentzat den marrazketa eta pintura tailerra goizez zein arratsaldez emango dute. Asteazken, ostegun eta larunbatetan 10:00etatik 12:00etara izango dira saioak. Astelehen eta astearteetan, berriz, 16:30etik 20:30era izango dira, asteazkenetan, azkenik, 18:00etatik 20:00etara. 6 eta 12 urte bitarteko haurren kasuan goizez emango dituzten saio bakarrak larunbatetan izango dira, 10:00etatik 12:00etara. Astelehenetan 17:00etatik 19:00etara izango dira, eta asteazkenetan, berriz, 16:00etatik 18:00etara. 12 eta 18 urtekoen kasuan, berriz, asteazken arratsaldeetan izango dira saioak, bostetatik zazpietara.
Zeramika tailerrak ere goizez zein arratsaldez egingo dituzte: astelehen eta asteazkenetan 10:30etik 12:30era, 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izango dira saioak. Astearte eta ostegunetan, aldiz, 10:30etik 12:30etara, 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Tailerretan izena eman nahi dutenek gaurtik (hilak 12) hilaren 22ra (astelehena da) egin dezakete kudeaketa udalaren egoitza elektronikoaren bidez ziurtagiri elektroniko bat erabiliz (Irun Txartela, BAKQ, NA elektronikoa…). Hala ere, zalantzak argitzeko udalaren marrazketa eta pintura akademiako irakasleek aurrez aurreko kontsulak erantzungo dituzte gaur eta hilaren 15etik 19ra, 18:00etatik 20:00etara.
Izen emateak
Marrazketa eta Pintura akademiako arduradunek jakinarazi dutenez, ikastaroaren matrikula sinplea (astean bi ordu) edo bikoitza (astean lau ordu) egin dezakete. Gainera, ordainketa bakarra edo bi egin daitezke, eta kopuru horren barruan sartuta dago ikastaroa egiteko oinarrizko materiala.
Zeramika tailerraren kasuan, urritik ekainera bitarteko ikasturte arrunta behin edota bi aldita ordaindu daiteke.
Prezioak
- Marrrazketa eta Pintura akademia
- Astean 2 ordu:
- Kuota arrunta: 300 euro.
- 18 urtetik beherakoak: 260 euro.
- Astean 4 ordu:
- Kuota arrunta: 560 euro.
- 18 urrtetik beherakoak: 435 euro.
- Astean 2 ordu:
- Zeramika tailerra
- Kuota arrunta: 460 euro.
- 18 urtetik beherakoak: 390 euro.
Ildo horretatik, udalak gogorarazi du Ogasun arloaren bidez 2025ean udal zerbitzu eta jarduera batzuetan tasak ahalmen ekonomikoaren arabera ordaintzeko sistema bat sortu dutela, eta horretarako lau tarte daudela: %5, %35, %75 eta %100.
Horrela egin dute tarifa tarteen banaketa:
- 1. tartea: 15.120 eurotik beherako errenta dutenak. Tarifaren %5 ordainduko dute.
- 2. tartea. 23.188 eurotik beherako errenta dutenak. Tarifen %35 ordainduko dute.
- 3. tartea. 29.096 eurotik beherako errenta dutenak. Tarifen %75 ordainduko dute.
- 4. tartea. 29.096 eurotik gorako errenta dutenak. Tarifaren %100 ordainduko dute.
Eskaera egiten ez bada, 4. tartea aplikatuko da automatikoki, eta tarifaren %100 ordainduko da.
Harremanetarako
- Zeramika tailerra: 617 47 90 21
- Marrazketa eta Pintura tailerra: 695 75 29 94 eta. 606 22 04 17
- Helbide elektronikoak: pinturamargoa@irun.org eta zeramika@irun.org

