Dunboa auzoa bisitatuko du Cristina Laborda alkateak hilaren 18an
17:00etan ekingo dio Labordak ibilbideari, eta, gero, 19:00etan, auzo elkartearen egoitzan elkartuko da bizilagunekin.
Alkatea auzoetan ekimenarekin jarraiki, Cristina Laborda Irungo alkateak Dunboa auzoa bisitatuko du hilaren 18an. Auzo horretako kaleetan barna ibiliko da Laborda, eta bizilagunekin elkartuko da gero.
Ekimen horri esker hilabete bakoitzean auzo bat bisitatzen du alkateak, eta herritarren ideia, kezka eta iritziak entzuten ditu.
Arratsaldeko bostetan emango dio hasiera auzo horretako ibilbideari, eta, gero, 19:00etan, auzo elkarteko egoitzan (Martxoak 8 kalea, 4 – etxabea) elkartuko dira.

