45.000 bidaiariko langa gainditu du aireportuak abuztuan
45.651 bidaiari igaro dira Hondarribiko azpiegituratik, 2024ko abuztuarekin alderatuta %1,9 gutxiago.
Donostiako Aireportuak 45.000 bidaiariko langa gainditu du abuztuan. Hala jakinarazi du AENA enpresak. Zehazki, 45.651 bidaiari igaro dira Hondarribiko azpiegituratik, 2024ko abuztuarekin alderatuta %1,9 gutxiago. Mugimenduei dagokienez, 683 aireratze eta lurreratze izan dira guztira, duela urtebete baino %17,6 gehiago.
Urtea hasi zenetik, bestalde, 4.462 mugimendu erregistratu dituzte, 2024ko periodo berarekin alderatuta %9,7 gehiago. Bidaiariei dagokienez 320.775 pertsonak erabili dituzte AENAren azpiegiturak, 2024an baino %3,2 gutxiago. Aldi berean, 123.718 tona merkantzia garraiatu dira ere, 2024an baino %6,3 gehiago.

