Hilaren 16an abiatuko da Emakume Artean tailerraren zazpigarrena
Intimitatea elkarbanatzeko eta taldearen sostengua sentitzeko beharretik abiatuta garapen pertsonal eta kolektiboa indartzea, eta kontzientzia feminista piztea da saio horien azken helburua.
Emakume Artean tailerraren 7. edizioa iragarri du Gure Hegoak elkarteak. Hilaren 16an izango da lehen saioa, eta mugimenduaren, dantzaren, pinturaren eta jolasen bitartez autozaintzan eta ahalduntzean eragiten ahaleginduko dira.
Intimitatea elkarbanatzeko eta taldearen sostengua sentitzeko beharretik abiatuta garapen pertsonal eta kolektiboa indartzea, eta kontzientzia feminista piztea da saio horien azken helburua.
Saioak asteartero izaten dira 18:00etatik 20:00etara Jostaldi pilotalekuan eta emakume guztiak daude parte hartzera gonbidatuta, ez baita aurretiko esperientziarik behar.
Hori bai, doako saioak diren arren, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 655 701 726 telefonora deituta edo posta elektronikora mezu bat bidalita erreserbatu beharko da lekua.

