Baserritarren Egunean eurak protagonistak
Baserritarren azokan zein toka txapelketan izan da Hitza. Eguzkia lagun, sekulako giroa sortu da Zumardian.
Iritsi da Hondarribiko Jaietako azken eguna, baserritarrena. Goizeko 09:30ean zabaldu dute fruitu, barazki, traktore eta baserrietako makinaria saltzeko azoka eta jende andana gerturatu da produktu natural horiek erosi eta dastatzera. Ondoren, 10:30ean Jaietako III. toka txapelketa hasi dute Kasino Zaharreko lorategietan. Eta sekulako giroa sortu da bertan. Gainontzeko egunetan ez bezala, eguzkia lagun izango dute herritarrek.
Arratsaldean animalien erakusketa, Tavole zirku ikuskizun familiarra, Profesional mailako pilota partidu jaialdia, gaztetxoen txokolada eta Goazen karaokeaz gozatu ahal izango dute, besteak beste. Gau partera Errobi taldearen doinuekin dantzatuko dute. Egitarau osoa behekaldean.
Arratsaldeko egitaraua
17:00 – Zumardian: Animalien erakusketa.
17:30 – Arma Plaza: Tavole, zirku ikuskizun familiarra.
18:00 – Jostaldi pilotalekua: Profesional mailako pilota partidu jaialdia.
18:00 – Zumardia: Baserritarren Egunaren jarraipena.
18:30 – Arma plaza: Txokolatada gaztetxoentzat.
18:30 – Santiago kalea: Euskal Erromeria.
19:00 – Gernikako Arbola: Go!azen karaokea.
20:30 – Benta: Errobi taldearen emanaldia.
21:00 – San Pedro kalea: Zezensuzko sokamuturra.
22:30 – Butron Pasealekua: Su Artifizialak.

