Palestinaren aldeko martxa hilaren 19an pasako da Irundik
Gaurtik hilaren 20ra, Tuteratik Hendaiarako ibilbidea egingo dute palestinarrek "askatasunez, berdintasunez eta justiziaz" bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko.
Palestinako lurralde historikoa aldarrikatuz, Tuteratik abiatu eta Hendaiarako ibilbidea egingo dute Ebro ibaitik. Gaur abiatu da Ibaitik itsasora martxa, eta palestinarrek “askatasunez, berdintasunez eta justiziaz” bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi dute. Nafarroatik ibilbide luzea eginda, hilaren 19an iritsiko da Irunera martxa, azkenaurreko etapan.
Zehaztu dutenez, ibilbidean zehar “Palestinak jazo duen eraso neurrigabe horretan dauden konplizitate guneak” agerraraziko dituzte.
Bidea hilaren 20an amaituko da, Hendaian. 09:30ean egingo diote harrera martxari Etorbidearen zubian, eta 10:45ean salaketa ekintza egingo dute Carrefour saltegian.
Orotara hamaika etapa egingo dituzte, eta azken bietan izango da martxa Irunen. Izan ere, hilaren 19ko etapa Irunen amaituko da, eta hurrengo egunean, berriz, bertatik abiatu.
Informazio gehiagorako, egin klik hemen.
Hona hemen Irungo xehetasunak:
Hilaren 19a. 10. etapa. Bera – Irun
09:00 Irteera Berako Udaletxetik
09:30 Bidasoako Ederbidearekin lotura San Migel zubitik
12:30 Irungo taldearekin lotura
13:30 Ongi etorria San Juan plazan eta bazkaria Mosku Auzoko tabernetan
17:00 Manifestazioa Irungo CAF lantegira San Juan Plazatik
18:00 Elkarretaratzea CAFen. Ondoren kultur ekitaldia Lakaxitan.
Ibilbidearen etapak
- 1. etapa. Hilak 10. utera-Castejon. Abiatzea Ebro ibaiaren ertzetik, Tuteran. Salaketa ekimena herri bereko Trenasan.
- 2. etapa. Hilak 11. Castejon-Azkoien.
- 3. etapa. Hilak 12. Azkoien-Tafalla.
- 4. etapa. Hilak 13. Tafalla-Soltxaga. (Baldorba).
- 5. etapa. Hilak 14. M. Torres (Elorz)-Noain-Iruñea-Antsoain. Manifestazioa Iruñeko karriketatik gaindi. Bazkaria eta egitaraua Antsoainen.
- 6. etapa. Hilak 15. Antsoain-Larraintzar.
- 7. etapa. Hilak 16. Larraintzar-Doneztebe.
- 8. etapa. Hilak 17. Doneztebe-Elizondo.
- 9. etapa. Hilak 18. Elizondo-Bera.
- 10. etapa. Hilak 19. Bera-Irun.
- 11. etapa. Hilak 20. Itsasora iristeko azken manifestazioa.

