Buruhandiengandik ihesi ibili dira herriko haurrak
Buruhandi eta erraldoien desfilean izan da gaur HITZA, eta argazki zein bideo bidez jaso du goizeko haurren festa.
Haurrak, esprintean, gaurko desfilean. Gaurko festa eguneko goiza haurrena izan da, zalantzarik gabe. Buruhandi eta erraldoien aurretik korrika ibili dira gaur Hondarribiko haurrak, goiz ederra pasatu dute. Zezen plazatik abiatuta, alde zaharreko txoko eta bazter guztietan barrena ibili dira, buruhandien kolpeak ekidin nahian, eta erraldoiekin batera dantzan. Nola bestela, arrantzale zapiarekin irten dira etxeko txikienak, Arrantzale Eguna baita gaurkoa. HITZA goizeko desfilean izan da, eta hona bertan ateratako argazkiak eta jasotako irudiekin osatutako bideoa:

