Bizantzioko historia ardatz duen ikastaro bat emango du Oiasso museoak
Urriaren 7tik abenduaren 16ra bitartean izango dira eskolak. Ordubeteko saioak izango dira, eta 75 euro balio du. Dagoeneko eman daiteke izena.
Oiasso MuseoaIrungo Udala Ireki dute Ibilbide historiko eta monumentala Ekialdeko atean zehar: Bizantzio – Konstantinopla – Istanbul hiria ikastaroan izena emateko epea. Oiasso museoak antolatu du ikastaroa, eta Elena Torregaray Pagola EHUko Antzinaroaren Historiako irakasleak emango du. Bertan izena ematen dutenek hiriaren eboluzioa ikusiko dute greziarren garaitik otomandarren garairaino, erromatar eta bizantziarren garaiak barne, hiriko monumentu nagusien bidez.
Urriaren 7tik abenduaren 16ra izango dira saioak, eta orotara hamar emango dituzte. Zehazki egun hauetan izango dira ordubeteko eskolak: urriaren 6, 14 eta 27an, azaroaren 4, 19, 17 eta 24an eta abenduaren 2, 9 eta 16an. Saioak goizez (11:00etan) eta arratsaldez (18:00etan) izango dira.
Eskoletan izena emateko museora bertara jo daiteke; hori egin ezin duenak 943 63 93 53 zenbakira dei dezake. 75 euroko kostua du ikastaroak, eta izena ematen duen orok dosier bat eskuratuko du.

