'Udataxao! art, music & chill' jaialdia, udari agur esateko
Hilaren 20an izango da, 18:00etan hasita, Sarjia parkean. Zenbait emanaldi antolatu dituzte egun horretarako.
Udatxao! art, music & chill jaialdia egingo dute bigarrenez Irunen, uda agurtzeko asmoz. Hilaren 20an izango da aisialdiko ekintza, Sarjia parkean, eta gaur aurkeztu du berau Sandra Caballero Irungo Udaleko Hezkuntzako eta Gazteriako ordezkariak.
Caballeroren esanetan, pasa den urteko edizioaren “arrakasta” izan da jaialdia berriz egiteako gakoa.
Agerraldian azaldu dutenez, arratsalde osoan Amets San Millan Muchachaderdiablo binilo hautatuak jartzeko ariko da; zehatzagoak izate aldera, reggae, funky eta bestelako erritmo dantzagarri amerikarrak nahastuko ditu. Seietatik zortzi eta erdiak artean izango da musika emanaldi hori.
Ordu berean hasita, Nora Loidi irundarrak kupula batean baso bat sortzen erakutsiko die bertaratzen direnei. Bi saio emango ditu, eta ez da aurrez izenik eman behar.
Horretaz gain, aurreko bi ekintzen ordu berean Marina Zayas Marzaycas-ek artisautzaren eta, oro har, sorkuntzaren munduan murgiduko ditu parte hartzaileak. Horretarako argizariaren erabilerari buruzko teoria eta praktika konbinatuko ditu.
Ikastaro eta tailerrei dagokienez, azkenik, Live art saio eskainiko du Ainhoa Gordo herritarrak. Kaligrafian eta diseinuan dago espeziaizatuta, eta AG Caligrafia sortu du.
20:30ean, bestalde, Morochos taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da; proiektu horretan flamenkoa eta popa Karibeko eta Mediterraneoko doinuekin nahasen dituzte.
Zuzeneko ikuskizunez gain, ordezkariak azaldu du Deperita fruta dendak frutarekin eta txokolatearekin esperimentatzea proposatuko duela; lehiaketa bat izango da.
Zerrendatutako tailerretan parte hartu nahi duenak izena eman behar du aurrez GazteArte zerbitzuaren webgunean. Hala ere, lekuren bat gelditzen bada, egunean bertan izena emateko aukera izango da.
Egitaraua
- 18:00 – 20:30. DJ saioa.
- 18:00 eta 19:15 – 20:30. Kupula tailerra
- 18:00 eta 19:15 – 20:30. Kandela tailerra.
- 18:00 – 20:15. Live art.
- 20:30. Morochos bikotearen kontzertua.

