Istripu baten simulakroa egin dute aireportuan
Aire Nabigazioko Larrialdietako Plana berrikusi zuten atzo aireportuan, jokaera eta koordinaketa prozedura baloratzeko.
Aire istripu batean egon daitezkeen ondorioak txikiagotzeko asmoz, Aire Nabigazioko Larrialdietako Plana dute Aena sareko aireportu guztiek. Hori dela eta, aire istripu baten simulazioa egin zuten atzo Hondarribiko aireportuan, jokaera eta koordinaketa prozedura baloratzeko, baita bere eraginkortasuna eta parte hartzen duten kolektiboen ezagutza aztertzeko ere. Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundearen araudia betetzen duela bermatu du Gipuzkoako aireportuak.
23 bidaiari eta lau tripulatzaile dituen hegazkin komertziala simulatu zuten. Lurreratzeko maniobra egiten zela, haizea dela eta, eskuineko hegalarekin pista ukitu eta lurreratze trena partzialki hautsi ondoren, ibilbidea aldatu eta San Rafaelgo urmaela hartuz irten behar izan zen.
Ondoren, kontrol dorretik larrialdietako plana martxan jartzen zuela, zaurituak atzeko atetik atera behar izan zituzten. Bestetik, urmaeleko zaurituak jasotzeko ur baliabideak martxan jarri behar izan zituzten.

