Hondarribia Arraun Elkartea ikasturte berrirako prestatzen ari da
Arrauna probatzeko edo izena emateko deialdia luzatu die Hondarribia Arraun Elkarteak herriko haur eta gazteei.
Hondarribia Arraun Elkartea ikasturte berrirako prestatzen ari da. Aurki asiko dira entrenatzen aulki mugikorrean lehiatzen aritu diren haur eta gazteak. Asko baitira dira arraunean hasi eta gustura jarraitzen dutenak beste urte batez.
Aldi berean, arraunean hasi edo probatu nahi duten neska-mutilek ere orain dutela aukera adierazi dute klubetik. 2014. urtetik aurrerako haurrek posible dute izena eman.
Probaldia hilaren 12an izango da, ostirala, arratsaldeko 18:00etan Hondarribiko Arraun Elkartean (Molla Ibilbidea, 5).

