Ehun urte bete ditu Pedro Amado Colmenerok
Amado, haren lan ibilbidearen zati handi batean udal langilea izan zen. Cristina Labordak opari bat eman dio Irunen izenean.
Pedro Amado Colmenerok ehun urte bete ditu. Alisedan (Caceres, Extremadura, Espainia) jaio zen Amado, baina 60. hamarkadan lekualdatu zen Irunera. Gainera, aipatzekoa da udaleko langilea izan dela haren lan ibilbidearen zati handi batean.
Artia auzoan bizi da gaur egun, eta Irun hiriaren izenean opari bat ematera bertaratu da Cristina Laborda alkatea haren etxera.

