Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

EH Bildu: "Aurrerapausorik ez dagoenean, atzera egiten da"

Alardearen gatazkaren konponbidearen aldeko konpromisoa berretsi eta proposamen "erreal" berri bat ezarri du mahai gainean alderdi subiranistak.

Oarso Bidasoko Hitza
Hondarribia
2025/09/04

Hiru egun geratzen dira Hondarribiko Jaiei hasiera ofiziala emateko, eta lau egun 2025eko Alarde Egunerako. Data esanguratsu horiei begira, 2023an eta 2024an ez bezala, alkateak ez du “aurrerapen adierazgarririk” egiterik izan, eta “iaz emandako urratsak egonkortzeko” helburuarekin jokatu duela azaldu zuen joan den ostiralean emandako prentsaurrekoan. 

EH Bildu alderdiak, ordea, aurrerapauso ezak “atzera egitea” suposatzen duela adierazi du, aurten sinatutako dekretuarekiko desadostasuna erakutsiz: “Edozein giza eskubideen aitortzan gertatzen den moduan aurrerapausorik ez dagoenean atzera egiten da, eta hala ikusten dugu kasu honetan ere”.

Batez ere, ez dute ontzat eman bi alardeen aukerari bidea ireki nahi izatea; izan ere, “espazio publikoaren banaketa eta emakumeen aurkako ordutegia” planteatzeak segregazioa eragiten duela uste dute. “Ez dugu onartzen hogeita hamar urte dituen gatazka batean tradizio berriak asmatzea, horien helburua herritarren sakabanaketa, segregazioa bada”.

Irailaren 6ko kantineren “aurkezpen baztertzailea” ere izan dute hizpide bikideek, eta honako hitzordua udalaren jaietako programan jaso izana ere ez dute begi onez ikusi.

Aurten aurrerapen txiki bat egon bada, Jaizkibel Konpainiak Arma Plazan egoteko baimena jaso duela izan da. Baina pauso horretan bizikidetzaren eta segurtasunaren izenean Jaizkibel Konpainia eta “eskubideak ukatzen dituen HAOSE” maila berean jarri izana salatu dute EH Bilduko kideek. Alderdiarentzat ezinbestekoa da gatazkaren konponbidean “benetako urratsak” ematea, eta ez “gatazkaren kudeaketaren zurrunbiloan kateatuta ibiltzea”.

Dena den, legealdi honetan konponbidea bideratu ahal izateko behar diren oinarriak lantzeko aukera badagoela uste dute zinez, eta helburu hori lortzeko asmoz, proposamen “erreal” berri bat ezarri dute mahai gainean. Proposamen horri irailaren 9tik aurrera heltzea espero dute bilkideek.

“Nahiz eta ez egon nahiko genukeen egoeran, ez dugu etsiko. Argi adierazi nahi dugu alardearen gatazka behin betiko gainditzeko desira edukitzeaz gain, hori bideratzeko proiektua ere badugula, eta gure eskuetan dagoen lan guztia egiten jarraituko dugula legealdi honetan benetako konponbideak eman daitezen”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.