Aire konpainiek inoizko eserleku kopuru handienak jarriko dituzte bidaiarien eskura
Ekainaren 1etik abuztuaren 24ra bitarte 89 milioi bidaiari igaro dira AENAk dituen aireportuetatik, iaz baino %3,3 gehiago.
Datorren neguko denboraldirako aire konpainiek inoizko eserleku kopuru handienak jarriko dituztela bidaiarien eskura jakinarazi du AENAk. Zehazki, %2,1 gehiago eskaintzea aurreikusi dute. Denboraldia urriaren 26an hasiko da eta martxoaren 28an amaituko da.
Aldi berean, ekaina eta abuztu bitarteko emaitzak inoizkok onenak izan direla gaineratu dute. “Historia egin dugu bidaiari kopuru zein operazio aldetik”. Oraindik abuztuko datuak istear dituztela eman dute albistea eta adierazi dute udako denboraldi hasieran ezarritako neurriei esker jaso dituztela emaitza horiek.
Ekainaren 1etik abuztuaren 24ra bitarte 89 milioi bidaiari igaro dira AENAk dituen aireportuetatik, iaz baino %3,3 gehiago.

