Lau bideoren bidez, egungo "begi eta bizipenetan" kokatu du Jaizkibel Konpainiak bertako kideen egoera, nahia eta borroka.
Jaizkibel Konpainiak “lema historiko bat” irudikatzen duen kanpaina abiatu du. Kanpaina horren bidez konpainiako kideek bizi duten “egungo egoera, nahia eta borroka” islatu dituzte, ikusleak egungo begi eta bizipenetan kokatuz, konpainia nondik datorren ahaztu gabe.
“Emakumeak etxean” dioen bideoarekin abiatu dute kanpaina. Ondoren iritsi ziren “Emakumeak kalean, lanean, jaietan eta ohean” bideoak. Horietan guztietan, “urte luzeetan Jaizkibel Konpainiako kideok kaleak eta aldarrikapenak festaren bestelako erritual, zaintza eta lanekin konpartitu ditugula” irudikatu zuten, baita “aniztasunean” eta “gozamenean…” ere.
Bideo horien bidez, gainera, “jaiak ere” parekidetasunean borrokatzeko lanean ari diren Irungo Alarde Parekideko lagunei keinu bat egin nahi izan diete, duela bi hilabete Irunen grabatutako irudiekin.