Jaiak elkarrekin proiektuaren bosgarren atala kaleratu dute
Ane, Amets, Ilargi eta Xabi dira atal honetako protagonistak. Datozen asteetan gainerako hiru atalak kaleratuko ditu Guztion Alardeak.
Guztion Alardeak Elkarrekin proiektuaren bosgarren atala kaleratu du. Ane, Amets, Ilargi eta Xabi dira atal honetako protagonistak. Ane, Amets eta Ilargik Akartegi konpainian ateratzea amesten dute, aitak urte luzez desfilatu duen eta familiak berea sentitzen duen konpainian.
Jaiak elkarrekin bizi eta ospatu nahi dituztela aldarrikatzeko proiektua da honakoa. Datozen asteetan gainerako hiru atalak kaleratuko ditu Guztion Alardeak.

