Sutea Irungo enpresa batean
Bidaurre-Araneder industrialdeko txatarreria batean izan da sutea. 02:20ak inguruan hasi da, eta jada amatatu dute suhiltzaileek.
Sutearen irudi bat.X sare soziala / Bomberos Euskadi Irungo Katea auzoko Bidaurre-Ureder industrialdeko enpresa batean sutea izan da goizaldean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, industrialdeko Gabiria kaleko txatarra enpresa batean izan da ezbeharra. 02:20ak aldera hasi da sutea, eta 07:20etan itzali dute guztiz suhiltzaileek. Orain (09:40), zaintza lanean ari dira suhiltzaileak han, garrak berriz ere hauspotu ez daitezen.
Enpresan kalte nabarmenak eragin ditu suteak. Ondoko pabiloietan, ordea, ez da aparteko eragozpenik sortu. Alta, pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute badaezpadako neurri bezala, kea arnastu duelako.

