Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Hilaren 10ean hasiko dira partaidetza bidezko aurrekontuen prozesuak

1,5 milioi euro jarriko dituzte; 1,3 milioi euroren erabilera prozesu orokorraren bidez erabakiko dute. Gainontzekoa, 16 eta 30 urte arteko gazteen prozesuaren bidez.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/09/03

Jon Ugarte Irungo Udaleko Gobernu Irekirako eta Herritarren Arretarako ordezkariak iragarri duenez, hilaren 10ean hasiko da Irungo partaidetza bidezko aurrekontuak egiteko prozesua. Beste edizio batzuetan bezala, udalaren aurrekontuko 1,5 milioi euro jarriko dituzte herritarren eskura; 1,3 milioi euroren erabilera prozesu orokorraren bidez erabakiko dute, eta beste 200.000 eurorena 16 eta 30 urte arteko gazteentzako prozesuaren bidez. 

Prozesu orokor horretan 16 urtetik gorako bizilagunek har dezakete parte; aldiz, Irungo gazteentzako prozesu espezifikoan, 16 eta 30 urte artekoek. Prozesu horietan parte hartzeko bi modu daude:

  • Udalaren webgunea. Herritarrek udalaren webgunearen bidez egin ditzakete proposamenak, eta bildutakoen artean aurretiko online bozketa bat egingo dute. Horietatik hamahiru aukeratuko dituzte. Proposamenak online aurkezteko epea hilaren 11tik 15era izango da. 
  • Aurrez aurrezko bilera. Bileran hiru proposamen aukeratuko dituzte azken bozketan sartzeko. Hilaren 10ean izango da bilera, Palmera Montero Gunean, 19:00etan. 

Hots, prozesu orokorraren barruan, beste lau proposamen sartuko dituzte azken bozketan: auzo elkarteen federazioaren hiru eta Hiritar Foroaren bat. 

Gazteentzako prozesuaren barruan, aldiz, proposamenak online bakarrik egingo dira, eta beste lau proposamen sartuko dira bozketan: Eskola Agenda 2030 ekimeneko bi, Gazteria Zerbitzuaren bat eta IrunBixi foroaren beste bat. 

Berritasun modura, karpak
Orotara, prozesu bakoitzeko hogei proiektu aukeratuko dituzte bi bideetatik, eta behin zerbitzu teknikoek horiek baloratzen dituztenean eta proiektuen zerrenda osatzen dutenean, udalaren webgunean jarriko dute zerrenda ikusgai herritarrek aurrekontu orokorraren barruan zein proposamen sartuko diren bozkatu dezaten. 

Azken fasera iristen diren proposamenak bozkatzeko epea urriaren 3tik 7ra izango da, eta elektronikoki bozkatzeko aukera izango da Irun txartela erabiliz. 

Aurtengo prozesuetan bada berrikuntza bat, eta herritarrek parte hartzeko karpak dira horiek. Bi karpa jarriko dituzte; bata informazio karpa izango da, eta online bozketa sustatzekoa izango da bestea. Informazioaren karpa hilaren 9an (asteartea) instalatuko dute, 18:00etatik 20:00etara, Palmera Montero gunearen kanpoaldean. Online bozketarena, haatik, urriaren 3an, ordu berean, Zabaltza plazan. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.