Eman daiteke izena Irungo Hizkuntza Eskolan
Hilaren 16ra arte egongo da Hizkuntza Eskolan izena emateko aukera. Horretarako, nahitaezkeoa da Ikasgunea plataforman erregistratuta egotea.
Irungo Hizkuntza Eskolako egoitza Hilaren 16ra bitarte, irekita dago Irungo Hizkuntza Eskolan izena emateko epea. Euskara, Alemana, Frantsesa eta Ingelesa ikas daitezke bertan, eta hizkuntza bakoitzeko ikasturtearen prezioa 72,36 eurokoa da.
Prezio horren barruan 120 eskola ordu eta bi azterketa deialdi sartzen dira; deialdi arrunta maiatzean edota ekainean izan ohi da, eta, ezohikoa, haatik, irailean.
Era berean, jakinarazi dute Hizkuntza Eskola Ofizialetan matrikula eskaera aurkezteko ezinbestekoa dela Ikasgunea plataforman erregistratuta egotea. Erregistroa egiteko balizko identifikatzaile bat (NAN, AIZ edo HNA), helbide elektroniko bat eta pasahitza baino ez dira behar. Izena eman nahi duen pertsona adingabea bada, eskabidea tutoreak egin behar du.
Zalantzarik izanez gero, Irungo Hizkuntza Eskolaren webgunean dago informazio guztia.

