Burrunbak ostiralean Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko
Gernika Palestina Herri Ekimenak burrunbak egiteko deialdia luzatu du, eta Irun Palestinarekin taldeak bat egin du harekin. 19:00etan elkartuko dira.
Gernika Palestina Herri Ekimenak elkarretaratzeak eta burrunbak antolatu ditu ostiral honetarako (hilak 5) Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko.
Ildo horretatik, Irun Palestinarekin taldeak bat egin du deiarekin, eta jakinarazi du 19:00etan elkartuko direla Irungo Udaletxearen aurrean. Bertan, hortaz, Israelekiko lotura guztiak apurtzea eskatuko dute.
Herritarrei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek.

