Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Herritarren beka sistema sortu dute AEK-k eta BDSKoopek

Euskara ikasten hasi nahi dutenei baina arazo ekonomikoak dituztenei zuzendutako proiektua da; ikasle horiek ez dute dirurik aurreratu beharko.

Argazkia: Ximun Leturia LeteXimun Leturia Lete
Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/09/02

BDSKoopek eta Irungo AEK-k Doakotasunerantz, herritarron beka proiektua aurkeztu dute gaur goizean Irungo AEKn egindako prentsaurreko batean. Euskara ikasten hasi nahi duenei zuzendutako beka sistema bat da aipatutakoa. Irunen jende askok euskara ikasi nahi duela izan du hizpide Beñat Altzaga Irungo AEK-ko zuzendariak, baina, “tamalez, hainbatek ez du behar beste baliabide. Gure ustez euskara ikastea eskubidea da, eta inor ezin da euskaltegitik kanpora gelditu traba ekonomikoak direla eta”. 

Ideia hori ardatz izanik, proiektuaren protagonistak aurkeztu ditu Altzagak: Euskara ikasi nahi duen jendea eta herritarrak (ikasle ohiak, euskaldunak, euskaltzaleak…). Euskara ikasi nahi duten horiek, proiektu horri esker, ez dute dirudik aurreratu beharko izena emateko orduan. “Euskara ikasteak eskubidea izan behar du, baita doakoa ere, bertartako hizkuntza den aldetik”, jarraitu du zuzendariak. 

Ikasleek, hortaz, ez dute dirurik aurreratu beharko, eta hori sarea osatzen duten herritarrei esker izango da. Herritarrek diru kopuru “txiki” bat jartzeko konpromisoa adierazteko aukera izango dute, nahi edota ahal dutena. Hala ere, litekeena da konpromisoa sinatu duten horiek dirurik jarri behar ez izatea edota adierazitakoa baino txikiagoa jartzea. “Zenbat eta jende gehiago, sarekide gehiago, orduan eta proiektu sendoagoa eta kostu txikiagoa izango da pertsonako”, gehitu du Altzagak. 

Dirua aurreratu beharrik ez
Sarea osatzen dutenek, beraz, ez dute hasieran dirurik jarri behar, soilik konpromiso hori adierazten duen galdetegi bat bete. Bertan adieraziko du norbanako bakoitzak zenbat diru jartzeko konpromisoa hartzen duen, eta kurtso amaieran jakinaraziko dute AEK-k eta BDSKoopek kopurua zenbateakoa izango den. Izan ere, Irungo Udalak zein Eusko Jaurlaritzak martxan ditu zenbait diru laguntza, eta horien arabera ikusiko dute zenbat diru geratu den “ezin berreskuratu”. Hori jakitean zenbatuko dute zenbat sarekide dauden, eta banaketa egingo dute. 

Konpromiso hori adierazteko zenbait modu daude: AEK bertara joatea, deitzea edota idaztea, euskaltegiaren sare sozialetan sartzea edota BDSKoopen bertan egongo den galdetegia betetzea. Hala ere, Altzagak argi utzi nahi izan du inork ezin badu diruz lagundu baina, aldiz, proiektua babestu nahi badu, hori adierazteko aukera ere egongo dela galdetegian bertan. Gainera, zehaztu du laguntzeko ez dela irundarra izan behar derrigorrez. 

Claudia Romero BDSKoopeko kideak hartu du hitza gero, eta hark azaldu du nolakoa izan den proiektu berri horren sorrera. “Badakigu jendea dagoela asmoa eta gogoa dituena euskara ikasteko, baina era berean ezin dituena 120 edota 150 euro aurreratu, are gutxiago irailean”. Beraz, BDSKoopen 5000 euroko funts bat sortu dute, eta bertatik aterako da dirua orain matrikulak ordaintzeko.

Badagoelako euskaldundu nahi duen herri bat
Alabaina, Romerok nabarmendu du garrantzitsua dela eurentzat herri mailako proiektu bat izatea, eta, beraz, horregatik sortu dutela sistema hori. “Jendeak, herritarrek ematen die sostengua proiektuari. Agian tokatuko zaigu euro bat jartzea, 50 zentimo jartzea… sinbolikoa izan daiteke, baina oso garrantzitsua da esatea hemen gaudela eskualdea sortzeko eta eraikitzeko. Sinesten dugu elkarlan publiko komunitario kooperatibo batean, eta hori indartzeko eta sustatzeko etorri gara gure eskualdera”, amaitu du BDSKoopekoak.

 Altzagak, bestalde, adierazi du “hau ez dela mailegu sistema soil bat, baizik eta denok euskaraz eroso bizi ahal izateko urrats xume eta zintzo bat. Guk sinesten dugu badagoela herri bat euskaldundu nahi duena. Eta sinetsita gaude herritarrak prest daudela lan egiteko herria euskaldundu dadin”. 

Horrela amaitu du hitzartzea zuzendariak: “Segi dezagun elkarrekin herria eraikitzen. Irungo Euskararen etxeak parez pare zabalik ditu ateak. Denok kabitzen gara! Doakotasuna xede, herritarrok aitzina!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.