Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eman daiteke izena Ahalduntze Eskola zein Eskola Feministako saioetan

Gaurtik hasita, zabalik dago izen emate epea. Jarduerak irailetik abendura bitartean izango dira. Programazio osoa aurkeztu dute.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/09/02

Maite Cortina Irungo Udaleko Berdintasuneko eta LGTBIQ+ Eskubideetarako ordezkariak eta Irungo Emakumeen Etxea elkarteko ordezkariek Ahalduntze Eskolako eta Eskola Feministako udazkeneko programa aurkeztu dute gaur Emakumeen Etxean bertan. Zenbait ikastaro eta tailerretako hezitzaileak ere izan dira aurkezpenean: Sandra Piñeiro, Isabel Allende, Teresa Castro, Sonia Ruiperez eta Nerea Almazan, kasu. 

Cortina: “Bi zerbitzuak finkoak dira dagoeneko Berdintasun Zerbitzuaren programazioaren barruan, eta parte hartzea gero eta handiagoa da. Izan ere, elkartzeko aukera ematen diete emakumeei, baita denek batera hainbat gai lantzeko aukera ere: enplegu bilaketa, amatasuna, elikadura… Irungo Emakumeen Etxea erreferentzia bihurtu da emakume askorentzat, eta jarduerak generoaren ikuspegitik antolatzen jarraituko dugu”.

Gauzak horrela, honakoa da eskaintza:

  • Ahalduntze Eskola. Euskal mitologiari buruzko tailer trinko bat eskainiko du. 
    • Ikastaroak ere emango dituzte: Bidea eraikitzen: lana bilatzeko gakoak; Familiak, feminismotik; Gorputzaz harago; Fanzine feminista eta Eskatzen eta negoziatzen ikastea.  
  • Eskola Feminista. Bost tailer: Ahotsak askatzen; Joskintza jasangarria; Queer topaketak; Eguneko menua eta Barreterapia: barre egin, bizitzeko. 

Ikastaro eta tailer horiek doakoak izango dira, eta Emakumeen Etxean bertan izango dira. Saio horietan izena eman nahi duenak bihartik (hilak 3) hilaren 16ra izango du horretarako aukera Irungo Emakumeen Etxean edota online, udalaren webgunean. Emakume bakoitzak hiru ikastaro edo tailerretan eman dezake izena gehienez, eta Irunen erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute. Eskaria handiagoa bada zozketa egingo dute. Haatik, izena ematen dutenen kopurua ez bada gutxienekora iritsi, izena emateko epea luzatuko dute gutxienekoa osatu arte edo jarduera hasi baino astebete lehenagora arte. Behin tailer eta ikastaroak hasita, jakinarazi dute ez dela onartuko parte hartzaile gehiago. 

Aipatutako saioez gain, Elkarrizketa Feministak, Bingo feminista eta Lola, Lolita, Lolaza dokumentalaren emanaldia programatu dituzte udalaren eta Irungo Emakumeen Etxearen arteko hitzarmenaren esparruan. 

Hots, udaleko Berdintasunerako eta LGTBIQ+ Eskubideetarako Zerbitzuak beste hitzaldi batzuen berri ere eman du: Fanzinea, aldarrikapen arma; Pentsamendu magikoaren basoa, izena duenak izana badu eta Elikadura nahasmenduak. Gainera, emakume artista eta sortzaileak errekonozitzeko eta ospatzeko jardunaldi bat egingo dute urriaren 23an, Emakumeen Etxean bertan. 

Bestalde, Emakumeen Etxeak zenbait topagune antolatu ditu: Komunikazio positiboa eta autoestimua; Partekatu, eraldatu, jarraitu… eta Gure artean. Horietan izena eman behar da Emakumeen Etxean bertan edota 943 50 55 05 zenbakira deituta. Urte osoan eman daiteke horietan izena. 

Hori gutxi balitz, bakarrizketa ibiltariekin azalduko dute zer den Emakumeen Etxea, nola funtzionatzen duen eta zer eskaintzen duen. Hilaren 19an izango da haren hurrengo hitzordua. 

Emakumeen Etxeak, era berean, Irunen erroldatutako emakumeentzako hiru aholkularitza zerbitzu eskaintzen jarraituko du hitzordua eskatzen dutenei: aholkularitza juridikoa, aholkularitza sexuala eta tituluak homologatzeko aholkularitza. Bizimodu aktiboa eramateko eta jarduera fisikoa egiteko orientazioa ere emango dute. 

Azkenik, agerraldian jakinarazi dute haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dutela Emakumeen Etxean jarduerak egiten dituzten bitartean. Horietan 4 eta 12 urte arteko haurrak zainduko dituzte, eta ez da ordaindu behar horretarako. 

Egitaraua osorik ikusteko, egin klik hemen. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.