Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ahalmen ekonomikoaren araberako ordainketa sistema, martxan

Aisialdiko zenbait ekintzetako tarifak erabiltzaileen diru sarreretara zein ondarera egokitzen dira. Eskaera bat aurkeztu behar da horren onuradun izateko.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/09/02

Irungo Udalak gogorarazi du zenbait zerbitzutan ahalmen ekonomikoaren araberako ordainketa sistema aplikatuko dela irailetik aurrera eskola kirola, zeramika tailerra, marrazketa eta pintura akademia, haur txokoetan zein musika eskola eta kontserbatorioan. Sistema horren bidez tarifak erabiltzaileen diru sarreretara eta ondarera egokitzen dira “kultur, hezkuntza eta kirol arloko jardueretan parte hartzeko aukerak ekitatiboagoak izatea bermatzeko, udalak aukera berdintasunarekin eta inklusio sozialarekin hartutako konpromisoaren sendogarri”. 

Sistema hori aurten jarri dute martxan, eta honezkero Solas Jolas eta AbenturaERO programetan zein udalekuetan aplikatu dute. Ildo horretatik, jakinarazi dute orain arte mila lagun inguruk tramitatu dutela udaleko ogasun arloak zerbitzuen tarifetan haien diru sarreren araberako deskontuak aplikatu ahal izateko baimena. 

Nuria Alzaga, Ogasuneko ordezkaria: “Sistema hau aplikatuta, udalak pertsona bakoitzaren egoera ekonomiko eta familiarrari erantzuten dio. Gure ustez, hiriko kultur, hezkuntza eta kirol arloko jardueretan parte hartzea ezin da izan ordainketa ahalmenaren araberakoa, baina familia batzuek eta besteek ez dituzte aukera berdinak. Tarifak diru sarreretara egokitzea pertsonen bizitza errazteko modu bat da, eta aukera berdintasunarekin eta hiria ekitatibo eta inklusiboagoa izatearekin hartua dugun konpromisoaren adierazgarria da”.

Behin norbanakoak eskaera aurkezten duenean, ekitaldi fiskal osan mantenduko da eskatzaileari egokitzen zaion tarifa, eta irizpide bera aplikatzen duten udal zerbitzu guztietarako balizkoa izango da familiek ez ditzaten berriro egin tramiteak. Eskaera hori automatikoki berrituko da urtero eskura dauden datu fiskalak edo interesdunek ematen duten informazioa baliatuz. 

Ordaindu beharreko zenbatekoa zehazteko lau tarifa bereizi dira, urteko diru sarreren arabera: errenta 15.120 eurotik beherakoa bada, tarifa osoaren %5; 23.188 eurotik beherakoa bada, tarifa osoaren %35; 29.096 eurotik beherakoa bada, tarifa osoaren %55; eta 29.096,01 eurotik gorakoa bada, tarifaren %100. 

Erreferentziazko errentak, gainera, kenkari batzuk hartzen ditu barnean: ordaindu beharreko zenbatekoa are gehiago egokitzeko erabiltzaileak edo familia unitateko kideren batek desgaitasunen bat badu, erabiltzaileak adingaberen bat badu bere ardurapean edota familia guraso bakarrekoa bada, bestek beste. 

Era berean, udalak gogorarazi du garrantzitsua dela eskaera aurkeztea sistema hau aplikatzeko, hori egin ezean tarifa osoa aplikatuko baita automatikoki. Eskaera telematikoki tramitatu daiteke udalaren egoitza elektronikoan, Irun txartelarekin, BakQ sistemarekin, NAN elektronikoarekin edota IZENPE ziurtagiria erabiliz. Irunen erroldatuta ez daudenek, haatik, instantzia orokor bat aurkeztu behar dute familia liburuarekin batera. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.