Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Donostiako Klasikoak trafiko mozketak eragingo ditu

Donostian hasi eta bukatuko da lasterketa, baina Bidasoko errepideak ere izango ditu protagonista. Guztira 211,4 kilometro burutu beharko dituzte parte hartzaileek.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia,Irun
2025/07/30

Larunbat honetarako antolatu dute Gipuzkoako txirrindularitzan erreferente den Donostiako Klasikoa lasterketa. Guztira 211,4 kilometro burutu beharko dituzte parte hartzaileek. Sei mendate igo eta bi sprint izango dituzte kilometro horietan zehar.

24 talde eta 168 txirrindulari arituko dira nor baino nor lehian. Horietako 18 UCI World Team taldeak dira. Sinadura kontrola 09:55ean izango da eta irteera neutralizatua 11:20ean hasiko da, Tolosa ibilbidean.

Izenak berak dioen bezala, Donostian hasi eta bukatuko da lasterketa, baina Bidasoko errepideak ere izango ditu protagonista. Hori dela eta, eskualdeko trafikoan eragina izango du. Orduak gutxi gorabeherakoak dira, eta beraz, aldaketak jasan ditzakete. Beraz, Udaltzaingoak ibilgailua erabili behar izan ezkero “ondo planifikatzeko” eskatu die herritarrei. Ikus ibilbidea.

Irun:

Letxunborro hiribidean, Zubimuxu biribilgunean, Hondarribia eta Geltokiko kaleetan, Kolon ibilbidean, Iparralde hiribidean, GI636 errepidean (Iparralde hiribidearen eta Recondoren artean) Artia ibilbidean eta Meaka auzoan izango du eragina. Hori dela eta, Udaltzaingoak zenbait desbiderakera antolatu ditu 15:00etatik 16:00ak arte.

  • Hiri barruko joan-etorrietarako Elizatxo hiribidea erabiltzea gomendatu dute, eta hiritik irten zein sartzeko AP-8 autobidea.
  • Mendibil zonaldean, Miguel de Astigar eta Jacobo Arbelaitz kaleen inguruan ezingo da ibilgailurik sartu.
  • Txanaleta plazako ibilbide luzeko behin behineko autobus geltokia ez da martxan egongo, eta ezin izango da 15:00etatik 16:00etara bertara sartu, ezta egon ere.
  • San Juan plazako taxi geltokian ez du eraginik izango, baina Ramon Agirretxeko taxi geltokira Luis Marianotik sartu eta Berrotaran eta Joaquin Gamon kaleetatik irten beharko da.
  • Gipuzkoa hiribidetik baino ezin izango da sartu Kolon ibilbideko aparkalekura eta San Juan hiribidekoan ez da arazorik izango. Mendibileko aparkalekura ezingo da inola ere sartu.
  • Lasterketa dela-eta ezin izango da hurrengo kaleetan aparkatu: Hondarribia kale osoan, Kolon ibilbidean eta Iparralde hiribidean, eta Ertzaintzako biribilgunearen eta Kolon ibilbidearen arteko zatian.

Hondarribia:

Eguerdiko 15:00ak aldera Lezotik Jaizkibel mendira igotzeko ahaleginari helduko diote txirrindulariek. Hori dela eta, Jaizkibelera igotzeko errepidea, bi noranzkoetan itxita egongo da.

Beheranzkoan Labrederreko biribilgunetik mendebaldeko saihesbidera egingo dute txirrindulariek. Beraz, GI-3440 (Muliate parean, Txiplaun, Santa Engrazia, Minasoroeta) eta N-638 (Aireportuko errepidea, Amute eta Mendelu) sarbideak itxita izango dira lasterketa igaro baina 30 minutu lehenago.

Rutometroaren arabera 15:15ak aldera izatea espero da, beraz 14:45etik lasterketa pasa arte iraungo du itxierak. Txirrindularitza probak ez du hiriaren erdigunean eraginik izango.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.