Ficoba erakustazokaren lehen seihilekoaren balantzea egin dute
Erakustazokak lurraldearen dinamizatzaile ekonomiko, sozial eta kulturala izan nahi du, eta jaso dituzten datuek hala dela berretsi dute.
2025 urte erdia igarota, Ficoba erakustazokaren lehen seihilekoaren balantzea egin nahi izan du Ficobak berak. Erakustazokak lurraldearen dinamizatzaile ekonomiko, sozial eta kulturala izan nahi du, eta jaso dituzten datuek hala dela berretsi dute.
Ficobak gero eta egutegi zabalagoa du, eta haien esanetan, “penintsulako iparraldeko azoka barruti moldakor eta aktiboenetako bat da”.
Urtarriletik ekainera ehun ekitaldi baina gehiago antolatu dira bertan: Burger fest, Twing Raide, Ababor, Unire, Katuen eta Txakurren Nazioarteko Erakusketa, HABE azterketaldia, Bioterra… Eta guztira 121.000 pertsonek hartu dute parte programazioan.
Hemendik aurrera ere erritmo bera izaten jarraituko duela ziurtatu dute. Uda honetan Burger Fest (hilak 31-abuztuak 17), Gora zirkua (abuztuak 21-31), SIFRAren 75. urteurrena (irailak 11), edota Gipuzkoako Outlet Azoka (irailak 26-27-28) jasoko baititu.
Aurrera begira, urritik aurrera HABE azterketaldia, Gipuzkoa IndustrySec ekitaldia, Tarta panpinak ezkongaien azoka, Ikasenpresa Kongresua, Gureak-en 50. urteurrena eta beste hainbat ekitaldi jasoko ditu ere.

