'¡Dale, Ramón!' kale antzerkia, ostegunean
Ostegunean 20:00etan izango da ikuskizuna, Irungo San Juan plazan.
“Barrez lehertuko” da ostegunean (hilak 31) Irun Trapu Zaharra konpainiaren ¡Dale Ramón! kale antzerkiarekin.
Ikuskizunean, enpresa batek bost izarreko bunkerrak merkaturatzeko “kolapso handia” datorrela dio. Zuzeneko lehiaketa bat irudikatuko dute, eta lehiakideek zenbait proba egin beharko dituzte. Publikoak, ordea, proba bakoitza lortzearen aldeko apustua egingo du. Lehiaketa “umiliagarria”, antzezleen hitzetan.
Lan honek Euskadiko ikuskizun hoberenaren saria irabazi zuen 2024ko Leioako Umore Azokan.

