20 urte azpiko Espainiako Txapelketa "historikoa" izan da BATentzat
Sei domina eskuratu dituzte BATeko atletek Villafranca de los Barros-en (Badajoz). Gainera, haietako lau Tamperen (Finlandia) egikarituko den 20 urte azpiko Europako Txapelketan parte hartzeko hautatuak izan dira.
Bidasoa Atletiko Taldeko 20 urte azpiko atletek Espainiako Txapelketa izan dute asteburuan. Villafranca de los Barros-en (Badajoz) jokatu da eta klubak berak esan duenez “historikoa” izan da bertan gertatu dena. “Klubeko 12 atletekin Espainia osoko 8. talde gisa gindoazen, eta izugarria izan da gure atletek lortu dutena” esan dute.
Sei domina eskuratu [urrezko bat, zilarrezko 2 eta 3 brontzezko] eta lau atletek finalista postuan amaitu dute txapelketa. Gainera, haietako lau Tamperen (Finlandia) egikarituko den 20 urte azpiko Europako Txapelketan parte hartzeko hautatuak izan dira.
Emaitzak:
Urrezko domina: Iraia Alkorta, Alaine Agerralde, Leire Martiarena eta Carla Martinez (4×100 erreleboak), 47:03 segundo.
Zilarrezko dominak: Alaine Agerralde (400 metro hesiak) 59,25 segundo, Europeorako minima; Carla Martinez (100 metro) 11,67 segundo, Europeorako minima.
Brontzezko dominak: Ander Aramendi (3000 metro) 8:44,47 minutu, lasterketa motela izan zen, baina Europeora joateko minima egina zuen lehendik; Alejandro Esteban (xabalina jaurtiketa) 70,27 metro, marka pertsonala, Europeorako minima; eta Aritz Zuazo (altuera jauzia) 2 metroko jauzia, marka pertsonala berdindu zuen.
Finalistak: Mikel Aramendi (3.000 metro oztopoak) 5. izan zen, 9:10 minutu, marka pertsonala; Isra Rahali (1.500 metro) 6. izan zen, 4:48 minutu; Unai Eraso (mailu jaurtiketa) 8. izan zen, 55,51 metro, marka pertsonala; eta Leire Martiarena (200 metro) 8. izan zen, 25:19 segundo.
- Alaine Agerralde, Leire Martiarena, Carla Martinez eta Iraia Alkorta.


