Udalak harrera egin die Saharatik etorri berri diren haurrei
Aurten, bost ume heldu dira Hondarribira, eta dagoeneko datozen asteetan beren familiak izango direnekin guztiz egokituta daude.
Hondarribiko Udalak harrera egin die Saharatik etorri berri diren haurrei. Uuda pasatzera etorri dira, bizi diren kanpamenduetako osasun egoera larri eta ur eskasitik ihesi.
Bost ume heldu dira aurten Hondarribira eta dagoeneko datozen asteetan beren familiak izango direnekin guztiz egokituta daude.
Udaletxeko areto nagusian Igor Enparan alkateak eta Josu Peña Gizarte Kohesiorako zinegotziak ongietorria eman eta umeei “ahalik eta ongien pasatzeko” desiratu diete. Aldi berean, eskerrak eman dizkiote Tadamun Elkarteari “egiten duzuen lan bikainarengatik!”.

