"Moskun kontzertua eman ahal izatea sekulako oparia da"
Mundu bira auzora, Moskura ekarriko du Muguruzak abuztuaren 14an. Toki eta data seinalatua da musikariarentzat arrazoi askogatik, tartean, Iñigo anaiagatik.
Fermin Muguruza Moskuko Urdanibia plazan. Alaine Aranburu Fermin Muguruzak kontzertua emango du abuztuaren 14an Urdanibia plazan, Moskuko festetan, alegia. Luze eta zabal aritu da musikaria HITZArekin izan duen elkarrizketan. Bihar (ostirala, hilak 25) Oarso Bidasoko Hitzaren astekaria jasotzen dutenek elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera izango dute.
Alabaina, hona hemen aurrerapen bideoa:

