Maren Galvez eta Gorka Granado dantza soltean onenak
Atzo (igandea) jokatu zen Santiago plazan bikotekako dantza txapelketa. Lezoarra eta sopelaztarra, irabazle.
Galvez eta Granado, atzo dantzan Atzo jokatu zen, Santiagop plazan, Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Hondarribiko Dantza Solte Txapelketa. 16 urtetik gorako bederatzi bikote aritu ziren lehian, eta horietatik onenak epaimahaiak hala erabakita Maren Galvezek (Lezo) eta Gorka Granadok (Sopela) osatutakoa izan zen.
Haien atzetik, bigarren, Jone Arriaran-German Aranburu (Azpeitia) bikotea sailkatu zen, eta hirugarren izan ziren Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara).
Saio osoa grabatu egin zuen Euskal Dantzarien Biltzarrak. Hori ikusteko, klik egin hemen.

