Udal aldizkaria etxeetara iritsiko da aste honetan
Ale hau 111. izango da eta dagoeneko ale digitala Irungo Udalaren webgunean kontsulta daiteke.
Kalean jada den udal aldizkariak zenbaki kapikua dauka: 111. Aste honetan zehar banatuko dituzte 23.000 ale fisiko baina formatu digitalean ere kontsultatu ahalko da Irungo Udalaren web orrira joanda.
Ale honetan Espainiako Eskubaloi Kopa edota Oiassoko erromatar termak izango dira protagonistak. Irungo jaiak eta segurtasunari lotutako gaiak ere jaso dituzte, besteak beste. Etorkizunera begira jarrita, udako kultur agendaren errepasoa egiten du aldizkaria. Ohi moduan ere, udalbatzako alderdiek haien txokoa baliatu dute.

