Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Maialen Altunari eman diote Julia Iruretagoiena beka

Ikerketaren izena 'Construyendo nuevas vidas, redes y comunidades. Mujeres que migraron a Irun (1950-1970)' da. Bi urte izango ditu azterlana garatzeko.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/07/10

Emakumeek Irungo historiari egindako ekarpena ikusarazteko asmoarekin sortu zen Julia Iruretagoiena beka eta bigarren edizioa da aurtengoa. Udaleko Berdintasun eta LGTBQ+ departamentuak jakinarazi du Maialen Altunari eman diotela dirulaguntza Construyendo nuevas vidas, redes y comunidades. Mujeres que migraron a Irun (1950-1970) lanagatik. Dirulaguntza 18.000 eurokoa da eta bi urte izango ditu ikerketa burutzeko.

Altunaren aurretiko “lan bikaina” balioan jarri du Maite Cortina Berdintasun zinegotziak eta beka honen bidez landuko duen lanari buruzko xehetasun batzuk eman ditu: “Duela mende erdia gure hirian bizi izan genuen errealitatea landuko du, alegia, gizarte irundarrean murgiltzen jakin izan zuten emakumeak iritsi zirenekoa, gizarte nahiz politika mailan konplexua izan zen garaira moldatuz”.

1950. hamarkadan prozesu migratzaileetan parte hartu zuten emakumeen ekarpen historikoa da aztertuko duena Altunak, Euskal Herritik kanpoko haien jaioterria utzi eta Irunen bizitzen jartzea erabaki zutenena.

Oinarria emakume hauen bizitzako istorioak izango dira eta beste iturri batzuekin osatuko du. Prozesu osoa ikertu nahi du Altunak, jatorritik irteten direnetik hasi, bidaian murgildu eta Irunera iritsi arte. Halaber, udalerrian egindako lehen urteko bizipenak ikertuko ditu. Hiru ardatz nagusitan bereiziko du lana.

Emakume hauen egunerokotasunari ere erreparatuko dio ikertzaileak eta egin zuten ekarpenari begira jarriko da, migratzaileek izan zituzten zailtasun eta erronketan sare sozialen eta elkarren arteko babesaren eragina aztertuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.