Jaizkibel konpainiak batzarra egingo du hilaren 18an
Amuteko auzo elkartean izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean. Azken berriak, entseguak, musika tailerrak, konpainiaren barne funtzionamendua eta kantineraren aukeraketa izango dituzte hizpide.
Jaizkibel konpainiak batzarra egingo du hilaren 18an (ostirala). Amuteko auzo elkartean izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean. Bertan jorratuko den gai zerrendari dagokionez hurrengoa aurreratu dute: Azken berriez, entseguez, musika tailerrez, konpainiaren barne funtzionamenduaz eta kantineraren aukeraketaz arituko dira.

