Indarkeria matxistari biziraun diotenena izango da hitza
Emma Larreta eta Asun Casasolak haien testigantzak emango dituzte Irungo Emakumeen Etxean hilaren 11n.
Asun Casasola eta Emma Larretak Indarkeria matxistari biziraun diotenen testigantzak saioan parte hartuko dute Emakumeen Etxean hilaren 11n, 18:30ean.Jarduera hau elkarrizketa feministaren programaren parte da eta oraingoan indarkeria matxista jorratuko dute. Bertaratzen direnek hausnarketak partekatu eta galderak egin ahalko dituzte. Sarrera doakoa da, toki guztiak bete arte.

