Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria matxista

Asun Casasola: "Egun okerrenean pozik sentiarazi nauzue"

Nagore Laffage omendu zuten atzo bere hilketaren 17. urteurrenean. Casasolaren borrokaren aitortzarako ekitaldia ere izan zen atzokoa. Plaza bete egin zen.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/07/08

Atzo, Emakumeen Etxearen barruan dena prest zegoen Nagore Laffage Casasolari omentzeko, haren hilketaren 17. urteurrenean. Baina jendetza gerturatu zen eta denak ez zirelako kabitzen, azken momentuan kanpora lekualdatu zuten ekitaldia. Txalo zaparradarekin jaso zuten aldaketaren erabakia herritarrek, nahiz eta ekitaldia atzeratu behar izan zuten. Casasola familiaren eskariari jaramon eginez ere hartutako erabakia izan zen.

Ekitaldi instituzionala zela ahaztu gabe, Cristina Laborda alkateak hartu zuen lehen hitza eta “mina eta haserrea” partekatu zituen. “Emakumeen kontrako biolentziaren aurrean Irunek konpromisoarekin eta kontzientziarekin erantzuten du. Mezua argia da: kondena eta gaitzespena”, adierazi zuen alkateak. Gaurko ekitaldia memoriarako ez ezik, konpromisoa berresteko dela oroitu zuen Labordak. “Nagore oroitzen dugun bitartean, gure artean egongo da”.

Asun Casasolaren “ausardia” aitortu zuen alkateak eta mina indar geldiezinean bilakatu duela adierazi zuen eta justiziaren, memoriaren eta emakume guztien alde borrokan aritu dela ere. “Ikasgeletan ikusten zaitugu, elkarrizketetan ematen duzun mezuetan, eta horiek dira zure konpromisoaren froga argienak”, zehaztu zuen. Eskerrak eman zizkion Casasolari haren borrokagatik eta inoiz ez amore emateagatik.

Maite Cortina Berdintasun ordezkariak ere lehen agerraldi publikoetako bat egin eta mikrofonoaren aurrean jarri zen. Irungo Udaletik Laffage beti presente egoteko lanean jarraituko dutela azaldu zuen eta atzoko data oroitzeko gogorra bada ere, denak elkartzea “polita” dela indarra emateko bidean adierazi zuen.

Berdintasun politiketan “asko laguntzen” duen pertsona da Casasola Cortinarentzat eta bere “egoten jakitea” aitortu zion. Udaletik eskerrak eman zizkion eta eredua izaten jarraitzea eskatu zion. Gizartea aldatzen ari dela uste du Casasolak eta Cortinak bat egin du iritzi horrekin. “Zu bezalako jendearekin aldatzen jarraituko du, indarkeria matxistarekin bukatu egin behar delako”. Casasolak erantzun zion lan horrek eusten diola berari zutik. “Gaiztoak beti egongo dira hortxe baina gizartea ere hortxe egongo da esanez hori ez dagoela ongi. Onak garenok eta bizitza disfrutatzera gatozenok gelditu behar ditugu jarrera gaiztoak”.

Ondoren, Esther Barandiaran piano joleak Aita Donostiaren Oinazez interpretatu zuen. Behin bukatuta, Parean elkarteko Ainara Lopez eta Mertxe Tranchek Asun Casasola ipuin lehiaketako ipuin bana irakurri zituzten, euskaraz eta gaztelaniaz. Urtero 4.000 ipuin baino gehiago jasotzen dituen lehiaketa da eta balioan jarri nahi izan zuten indarkeria matxista gainditzeko kontzientzian lehiaketak duen garrantzia.

Koro Feministak kantu alai bezain aldarrikapenez betetako Ez beti da ez kantua abestu zuen, Alarma Morea taldearena. Txaloka akonpainatu zuen jendeak. Azkenik, Asun Casasolak loreak jaso zituen eta eskertze hitzak izan zituen.

“Zortea” duen ama dela nabarmendu zuen, egun daukan babesagatik. Izan ere, bera bezala biktima diren ama askok ez dutela hark daukan babesa gogoratu du. “Ama asko ezagutzen ditut eta ez daukate denek Irun eta Iruñea bere ondoan”. Atzoko eguna tristea den arren, atzoko ekitaldiarekin “pozik” sentitzen dela esan du. “Egun okerrenean pozik sentiarazi nauzue”.

Irun. Nagore Laffage omenaldia (2025-07-07)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.