Artea eta kultura espazioak irabazten doaz Hondarribian
Hil honetarako kultura eta ondarea uztartzen dituen zirkuitu bat proposatu du udalak. Musika, antzerkia, zirku garaikidea, zinema, dantza, txotxongiloak eta zuzeneko emanaldiak antolatu dituzte.
2024ko uztailean Hondarribia Kultura agenda kulturala aurkeztu zuen Hondarribiko Udalak. Urtebete geroago irudi berriak “kultura bizia” ekarri duela ziurtatu dute, pertsonen parte hartzean eragin zuzena izan baitu.
Iaz hasitako bideari jarraipena eman eta aurtengo udan ere artearen edertasunak espazioak irabazten jarraituko du. Hainbat artista eta sortzailerekin elkarlanean aritu ondoren, kultura hiriko espazio ezberdinetan barrena zabaltzeko urratsak eman dituzte, Auzoa kultura da! lelopean. Ekainaren 1ean, adibidez, Zimizarga auzoan Dantz Point jaialdia antolatu zen eta 14ean Puntala auzoan Ztandap binakako bakarrizketa saioa.
Hil honetarako kultura eta ondarea uztartzen dituen zirkuitu bat proposatu du udalak. Musika, antzerkia, zirku garaikidea, zinema, dantza, txotxongiloak eta zuzeneko emanaldiak antolatu dituzte. Beti ere formatu txikian, “jasoa eta gertukoa dena eta herritarrak elkartzeko topaleku goxoa izango dena“.
Jarduera guztiak ezagutzeko egin klik HITZAren agendan.

