Zero Zabor Uretan kanpainak zazpigarrenez zeharkatuko du euskal kostaldea
Hilaren 20an helduko da Mater ontzia Hondarribira, eta hiru egunez itsas hondakinak arrantzatzeko nabigazioak, proiekzioak, eta itsasoa eta bizia zaintzeko aldarrikapenak egingo dituzte.

Bihar abiatuko du Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak aurtengo Zero Zabor Uretan kanpaina. Urtero bezala euskal kostaldeko zortzi portu bisitatuko dituzte, itsas hondakinen problematikari irtenbideak bilatzeko helburuarekin.
Bilbotik abiatu eta Portugaleten, Bermeon, Ondarroan, Mutrikun, eta Getarian porturatuko dira. Ondoren, Hondarribian lur hartuko dute, eta azkenik, Pasaian bukatuko dute zeharkaldia.
Hilaren 20an helduko da Mater ontzia Hondarribira, eta hiru egunez itsas hondakinak arrantzatzeko nabigazioak, proiekzioak, eta itsasoa eta bizia zaintzeko aldarrikapenak egingo dituzte.
Ekintzarik nabarmenenak hondakin bilketa erraldoia eta itsas hondakinen arrantza izango dira. Lehena hilaren 21ean egingo dute, 17:00etatik 19:00etara. Kirol kaitik eta hondartzara bitarte dauden hondakinak jasotzeko egitasmoa izango da. Itsas hondakinen arrantza, berriz, hilaren 22an izango da, 11:00etatik 14:00etara. Mater ontzitik egingo dute arrantza. Ontzia Kai Berrian izango da amarratuta.
Horietan pate hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Materren helbide elektronikora mezu bat bidali edo hurrengo zenbakira deituta egin ahalko da.
Egitarau osoa hemen: