Biltzen hasi dira
Konpainia parekideak biltzen hasi dira Urdanibia plazan. Irungo festen egun handia da gaurkoa, San Martzial Eguna.

Gaur da Irungo festetako egun handia. San Martzial Eguna. Alardearen eguna. Konpainia parekideak jada biltzen hasi dira Urdanibia plazan. Milaka izango dira jai parekide eta askeak nahi dituztenen desfilean parte hartuko dutenak, auzoetako konpainien ordezkari denak. Hori baten nahiaren ordezkari. Eguraldi bikaina iragarri dute, bero gehiegi agian. Berotzen ari dena Urdanibia plaza da, 10:20an egingo den arrankadaren aurretik han ari direlako auzoetako segizioak biltzen. Emozioa, txaloak, oihuak, aldarriak eta festa gogoa. Hori Moskuko plazako giroa.
Aurten gainera, konpainien artean berritasun bat: Meakakoak lehenengoz parte hartuko du.
Jarraian, HITZAk plazan jaso dituen hainbat irudi. Ondoren, erreakzioen nahiz desfilearen albiste gehiago eta irudi galeriak zabalduko ditu hedabide honek.



























