Uztailaren 4a, jaietako argazki eta kartel lehiaketan izena emateko azken eguna
Datorren ostiralean itxiko da Hondarribiko jaietako argazki eta kartel lehiaketetan izena emateko epea. Irakurri xehetasun guztiak, hemen.

Datorren ostiralean –uztailak 4– itxiko da Hondarribiko jaietako kartel eta argazki lehiaketan izena emateko epea.
Edonork har dezake parte kartel lehiaketan, eta teknika librea bada ere, lanek originalak izan behar dute, nahitaez. Ezingo da adimen artifiziala erabili sorkuntza prozesuan.
70×50 zentimetroko neurria izan behar dute lanek, formatu bertikalean, eta irabazleak 650 euroko saria irabazteaz gain, hura izango da jaiak iragartzeko kartel ofiziala. Bigarren sailkatuak 300 euro eta hirugarrenak 200 euro jasoko ditu.
Argazki lehiaketari dagokionean ere, parte hartzea librea izango da, eta Hondarribia kokaleku duten zuri beltzeko edota koloretako argazkiak aurkeztu ahal izango dira.
Kasu honetan ere, parte hartzaileek aurrez argitaratu edota saritu gabeko lau argazki aurkez ditzake; adimen artifiziala ezin erabili daiteke.
Argazkiek 20×30 zentimetroko neurria izan behar dute, markorik gabe, eta 500, 400 eta 300 euroko sariak banatuko dituzte lehen hiru sailkatuentzat.
Jai Nagusiak hasi baino lehen Arma Plazako Interpretazio Zentroan egingo den erakusketan egongo dira ikusgai lan guztiak.
Kartel eta argazki lehiaketen informazio gehiagorako, ikus dokumentuak.