Oihu ozenak jaietako ekitaldi internazionalistan
Israeli boikota egitea eskatu eta gerra inperialisten aurkako jarrera erakutsi zuten Moskun elkartutako jendetzak. Palestinan borrokan dabilen gazte baten ahotsa ere entzun da.

Ekitaldi internazionalista egin zen atzo Moskuko plazan. Hasierako irudia nahiko bitxia izan zen, alarde baztertzaileko banda eta danborrada konpainien entsegurako gazte asko zeudelako plazan esperoan eta ez zutelako espero ekitaldi politiko bat, han eta orduan. Gerra inperialisten kontrako ekitaldia izan zen eta Israeli boikot egiteko dei argia egin zuten.
Plazaren erdian aldare bat sortu zuten. Bertan, haziak jarri zituzten, lurraren defentsa irudikatuz. Kasu honetan, Palestinako, Irango eta Euskal Herriko lurrei egin zieten erreferentzia; eta hazien azpian, Iran eta Palestinako banderak eta ikurrina. Bandera beltz batek hartzen zuen aldarearen zati handiena, heriotza eta gerra irudikatuz. Kandelak ere piztu zituzten. “Gora herrien erresistentzia!” oihukatu zuten.
Internazionalismoa “herrien arteko samurtasuna” dela adierazi zuten. Palestinan egun gertatzen ari dena “erregimen kolonialistaren jarraipena” dela ez ahazteko eskaria egin zuten. “Borrokan eta erresistentzian jarraitu behar dugu”, gaineratu zuten. Ondoren, borrokan dabilen Palestinako gazte baten mezua jarri zuten ozen. Ekitaldiaren bukaeran, Kemen dantza taldeko kideek aurreskua dantzatu zuten.
Irakurketa osoa irakurtzeko, jo albiste honetara.