Gazteartean beka, gaztaroari buruzko ikerketari begira
Zazpigarren aldiz eskainiko du udalak Gazteartean ikerketa beka, 8.000 eurokoa. 35 urtetik beherakoei begirakoa da.

Zazpigarrenez aurkeztu du udalak Gazteartean beka, haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroari buruzko ikerketa eta ekintza proiektu baten garapena sustatzeko xedearekin. Halaber, beka honen helburua 35 urtetik beherako gazteen ikerlana sustatzea da.
Bestelako helburuei ere erantzun asmo du udalak beka honekin, besteak beste, ekimen sortu berrien garapen autonomoa babestea, gazteen artean ikerlana sustatzea eta udalaren eta gazteen artean lan egiteko ildo berri bat urratzea.
Beka 8.000 eurokoa da eta zortzi hilabetetan burutu behar da ikerlana. Azken emaitza entregatzeko modua zabala da, hau da, hainbat formatutan entrega daiteke, hala nola, dibulgaziozko materiala, lankidetza proiektu bat edo parte hartzeko proiektu bat.
Beka esleitzerakoan, balio handia emango diote Irungo gazteen parte hartze zuzen eta aktiboa bultzatzen duten proposamenak. Metodologiaren originaltasun eta berritasuna ere baloratuko dute. Era berean, ikerketaren proposamenean gazteak esperimentatuz eta partekatuz ikasteko hausnarketa prozesuan integrazioa kontutan hartuko dute.
Eskaerak
Eskaerak egiten dituztenen unibertsitateko gradua edo lizentzia, edo Goi Mailako heziketa ziklo bat egina izan beharko dute. 35 urtetik behera eduki behar dira abenduaren 31erako. Proiektuak aurkezteko azken eguna urriaren 6a da eta HAZ bulegoetara gerturatuta edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin daiteke eskaera. Iazko proiektuak, hemen.