Gazaren aldeko bigarren bazkari herrikoia antolatu du Etxarak
Bazkarirako txartelak Ttoparan, Ipotxen eta Ondaren jaso daitezke, 20 euroan. Eta bazkarira joan ezin, baina lagundu nahi duenak 0 lerroko txartela erosteko aukera izango du.

Uztailaren 12rako Gazaren aldeko bigarren bazkari herrikoia antolatu du Etxara elkarteak. Izan ere, Eduardi Galeano kazzetari eta idazlearen hitzak ekarriz, elkartekideek “Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezaketela” uste dute.
Kufiyak jantzita bertaratzeko deia egin du Etxarak, palestinarren aldeko keinu goxo gisa.
Bazkarirako txartelak Ttoparan, Ipotxen eta Ondaren jaso daitezke, 20 euroan. Dena dela, iaz bezala, bazkarira joan ezin, baina lagundu nahi duenak 0 lerroko txartela erosteko aukera izango du, 10 euroan.
Bazkaria Zumardian izango da, uztailaren 12an, 14:00etatik aurrera. Jasotako diru guztia Andaluziako SUMUD_Jerez kolektiboaren bidez bidaliko diete Gazatar familiei.