Josu Cariñena protagonista, LGTBI Egunean
Omenaldia egingo diote larunbatean (hilak 28) Peña kalean, 22:00etan.

Omenaldi bat antolatu dute larunbaterako (hilak 28) eta Josu Cariñena Arbelaitz izango da protagonista. Otsailean zendu zen LGTBI eskubideen aldeko eta kolektiboaren ikusgarritasunaren aldeko militantea eta Hazia kultur elkartearen aurrean egingo dute ekitaldia. Hitzordua 22:00etan da.