Konponbide osoaren alde, bihar Azken Ostirala
Zabaltza plazan elkartuko dira 20:00etan. Udako beste deialdietan parte hartzeko eskaria egin dute.

Azken Ostiralaren seigarren elkarretaratzea egingo dute bihar (hilak 27) Zabaltza plazan 20:00etan eta Sarek eta Etxeratek baloratu dute urtea oraingoz “gazi gozoa” izaten ari dela. Etxerako bidea urratsak egiten ari den arren, Frantziako estatuan betetako zigorren konputuen prozedurak “luzea” izaten jarraitzen duela salatu dute eta horrek “konponbide osoaren bidea” oztopatzen duela.
Igarotzeke den urte erdiari eskatu diote konponbidea osoa izateko urratsak egiten jarraitzea eta prozesu hau oztopatzen duten harriak bidetik kentzea, horrela prozesua azkartzeko. “Orain artekoak kontuan izanda jarraituko dugu lanean” berretsi dute.
Pasa den hilaren 20an Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako mobilizazioa gogoratu dute, sindikatuekin batera deitutakoa. Deialdi honekin konponbide osoaren logikarekin bat egindako aldarrikapena izan zuten ahotan, euskal langileen gehiengoa ordezkatzen dituzten sindikatuekin batera.
Herriko eta auzoko jaietan euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute. Irunen, astelehenean izan zen ekitaldia, San Joan egunaren bezperako sua pizteko ekitaldian. Beste data batzuk ere agendan apuntatzeko eskatu dute, hala nola, uztailaren 4an Iruñean egingo den mobilizazioarena. Sarasate pasealekutik irtengo dira 20:00etan.
Uztailaren 8an Etxera Egun berezia egingo dute, Iruñean ere. San Fermin egunean egitea erabaki dute. Ondoren, uztailaren 25ean Hatortxu Rocken baitan, Azken Ostiral Nazionalaren berri emango dute. Jaialdi honetan ere, Lakuntzako parkean, elkarretaratze berezia egingo dute 13:30ean.
Deialdi hauekin bat egiteko deia egin dute “ezinbestekoa” izango delako udan ere bakearen