Kirol arloko diru laguntzen deialdia zabaldu berri du udalak
160.000 euro bideratuko ditu udalak herriko kirol jarduerak antolatzen dituzten eragileei laguntzeko.

Hondarribiko Udalak kirol arloko diru laguntzen deialdia zabaldu berri du. Guztira 160.000 euro bideratuko ditu udalak herriko kirol jarduerak antolatzen dituzten eragileei laguntzeko. Eskakizunak uztailaren 13ra arte egin daitezke.
Urtero bezala irabazi asmorik gabeko elkarte, kirol talde, erakunde, guraso elkarte eta ikastetxeek eska ditzakete laguntza horiek. Irakurri ordenantza hemen.
Udalak gogorarazi duenez, bete beharreko baldintzen artean eskola kirolaren inguruan Gipuzkoan indarrean dagoen araudia dago.
Informazio osoa udal webgunean aurki daiteke.