Maiana eta Julen Lekuona fin aritu dira Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo txapelketan
Hilaren 22an Eskoriatzan jokatu ziren Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo txapelketak. Entrenamenduetako lanak fruituak eman zituen.

Hilaren 22an Eskoriatzan, Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo txapelketak jokatu ziren eta Washiken taldeko 2 kide lehiatu ziren bertan. Entrenamenduetako lanak fruituak eman zituen, biek ala biek emaitza bikainak lortu baitzituzten.
Maiana Lekuonak (senior mailan) garaipena eskuratu zuen borrokan, eta kata modalitatean hirugarren sailkatu zen.
Julen Lekuonak (junior mailan) aldiz, txapeldunorde izan zen borrokan eta hirugarren katan.