EAJk jaietan kezkak "alde batera" uzteko eta "gozatzeko" deia egin du
Sanmartzialak bakoitzak "bere erara" biziko dituela uste dute jeltzaleek eta egun hauek "errespetuz" eta "alaitasunez" ospatzea nahi dute.

Gaur hasiko dira Irungo jaiak eta Irungo EAJren arabera, egun hauetan hiriak “salto egin, ospatu eta abestu” egingo du. Egun hauek “errespetuz eta alaitasunez” bizitzeko nahia adierazi dute jeltzaleek. “Utz ditugun arazoak eta kezkak alde batera eta goazen egun berezi hauetaz gozatzera”, eskatu dute.
Binomio “apartatzat” jo dituzte “Irun eta ekaina”, jarduera, sentimendu pertsonal eta kolektibo asko ugaritzen direlako. Jai egunak “bakoitzak bere erara” biziko dituela adierazi dute, betiere “irundar izatearen sentipen nabarmenarekin, gure etxe amankomun eta gure harrotasun kolektiboarekin”.
EAJ Irungo udal gobernura iritsi denetik “nekaezin” lanean dabiltzala diote, udal gobernuko arduretatik eta “herritarren kezkei eta beharrei erantzuna emateko” asmoz. “Gure taldeak beti eskua luzatu izan du orduko gobernu taldeari adostasun zabala lortzeko eta hiriko proiektu estrategikoei erantzuna emango dien gobernu sendoa eraikitzeko”.
Jeltzaleen helburua irundarrentzako “hiri hobe bat” dela zehaztu dute eta aurre egin beharreko “lehen lerroan” kokatu ditu irundarrak. “Irun etorkizuna duen hiria da, proiektu handiak ditu aurretik eta XXI. mendeko Irun definitzen hasi behar du”. Erronka hau “liluragarria” eta “kolektiboa” dela uste dute, egungo eta etorkizuneko belaunaldiei bizitzeko eta lan egiteko hiri hobea emateko.
Webgune berria
Pasa den astean aurkeztu zuten Irungo EAJren batzokian webgune berria eta berrikuntza honekin “are gehiago” eskainiko diote herritarrei haiekin konektatzeko aukera. Egun X eta Instagram sare sozialekin batera kudeatuko dute orrialde hau eta Irungo 8Media enpresa arduratu da webgune honen berritzeaz.
Bost atalek osatzen dute orrialdea: ezagutu gaitzazu; proiektu estrategikoak; albisteak; Zurekin Irun aldizkaria; eta harremanetarako txokoa. Bestelako webguneetara loturak ere egin dituzte, hala nola, Eusko Buru Batzarrera, Gipuzkoa Buru Batzarrera eta Sabino Arana Fundaziora.
Jasone Ugarte udal batzordeko presidenteak eta Gorka Alvarez EAJren udal bozeramaileek bat egin dute esanez tresna honekin irundarrengatik “are hurbilago” egoteko aukera dutela orain. “Hiri proiektua guztien artean egiten dugu eta zertan ari garen jakin dezaten nahi dugu; jendea horren partaide izan dadin nahi dugu eta guztion artean Irun hobe bat egiteko aktiboak izan daitezen animatzen dugu”.
Zurekin Irun aldizkaria eskuragarri dago jada edizio digitalean. Bi aletik behin, edizio digitala aterako dute, edizio fisikoarekin txandakatuz. Oraingo ale honetan sanmartzial zoriontsuak opa dizkiote irundarrei baina bestelako gaiak ere jorratu dituzte: Aberri Eguna eta udal gobernuan hartutako hainbat erabaki eta dituzten erronka.