'Death Cafe' hitzordua Bidasoa Zurekin elkartearen eskutik
Heriotzari buruz hitz egiteko topagune berezia izango da. Bertan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da.

Bihar arratsalderako Death cafe hitzordua antolatu du Bidasoa Zurekin elkarteak. Heriotzari buruz hitz egiteko topagune berezia izango da. Ez dira ondorioak aterako eta errespetua eta konfidentzialtasuna bermatuko dira.
Bertan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Horretarako 650 18 99 13 zenbakira deitu edo Bidasoa Zurekin elkartearen helbidera mezu bat bidali behar da.
Topaketa Kasino Zaharrean izango da, 17:30ean. Osakidetzaren eta Hondarribiko Udalaren laguntza du.