Marrazketa, pintura eta zeramika ikastaroetan plaza libreak daude

Udal Marrazketa eta Pintura Akademiako eta Zeramika Tailerreko udako ikastaroetan matrikulatzeko epea luzatu du udalak. Hala, hilaren 26a izango da horretarako azken eguna (osteguna). Izena emateko udalaren webguneko egoitza elektronikoan sartu behar da. Klase guztietan parte hartzeko 16 urtetik gora eduki behar dira.
Marrazketa eta pintura klaseen iraupena 16 ordukoa izango da, bi orduko zortzi saiotan banatuta. Taldea osatzeko gutxienez zortzi pertsona behar dira eta gehienez hamar pertsona onartuko dituzte. Edonork eman dezake izena. Informazio guztia HAZ bulegoetan edo 606 22 04 17; 695 75 29 94 telefonoetan eskura daiteke.
Haurrentzako tailerra 6 eta 12 urte artekoentzat da eta ikuspegi ludikotik sormena sustatzea da saio hauen helburua, baita adierazpen plastikoak praktikatzea. 10:00etatik 12:00tara izango da.
Aldiz, 11 urtetik gorakoek bi aukera dituzte. Batetik, marrazketan eta pinturan sakontzeno eskolak; bestetik, aire zabaleko pintura tailerra. Lehenengoa goizez izango da eta bigarrena arratsaldez. Azken tailerrean Bidasoko paisaia ezagutuko dute marrazkilari txikienek.
Zeramika
Udako zeramika tailerra 5 eta 16 urte artekoentzat da eta piezak haurren erabakiaren eta adinaren araberakoak izango dira. Informazioa gehiago HAZ bulegoetan edo 617 47 90 21 telefonora deituta.